Gaia

Maila

Atala

Mota

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek, bai eta senideek ere, makina bat hezkuntza-baliabide aurkituko dituzte (ikus-entzunezkoak, testuak, jolasak, etab.) atari honetan, lau gai hauei lotuta:

Osasuna

Adikzioak

Elkarbizitza

Trebetasunak

Osasunerako hezkuntza

Pertsona baten osasun-egoera, alde batetik, zoriari eta genetikari dagokio, baina, batez ere, gizarte-baldintzei eta bizitza-estiloei. Esparru honetako hezkuntza eraginkorrak une bakoitzean ahalik eta osasun-egoera onenean egotea ahalbidetuko duten erabakiak hartzea ekarriko du.

Ikusi Osasun Baliabideak

Droga-abusuaren prebentzioa

Gure inguruko droga ugarien neurrigabeko kontsumoari loturiko arriskuak murrizteko, pertsona bakoitzak zentzuzko erabakiak (informatuak, autonomoak, arduratsuak) hartzeko gai izan behar du, egungo substantzien eskaintza zabalaren aurrean.

Ikusi Adikzioen baliabideak

Herritarrak eta bizikidetza

Espezie gisa bereizten gaituen aniztasuna, zenbaitetan, ezberdinen (genero, jatorrizko kultura eta abar direla-eta) arteko bizikidetzako arazoak justifikatzeko balio du. Aniztasun horrez gozatzeak, gatazkak saihestuz, pertsona bakoitzaren irekitasuneko jarrera positiboa eskatzen du.

Ikusi Elkarbizitza Baliabideak

Bizitzarako trebetasunak

Bizitza sozialaz gozatzea 10 trebetasun hauen erabilera orekatuaren mende dago, hein handi batean: Norberaren burua ezagutzea, Enpatia, Komunikazio asertiboa, Pertsonekin harremanetan jartzea, Erabakiak hartzea, Arazoak eta liskarrak konpontzea, Pentsamendu sortzailea, Pentsamendu kritikoa, Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea, Tentsioak eta estresa kontrolatzea.

Ikusi Trebetasun Baliabideak

345 baliabide

Idatziak

Audioak

Animazioak

Bideoak

Jolasak

Webguneak

Iradokitako baliabideak

Eskubideak ditugu. Familientzako gidaliburua
Irakasleak
Familiak

Eskubideak ditugu. Familientzako gidaliburua

Eskubideak Ditugu-k 6 urtetik gorako neska-mutilak dituzten familiei hurbiltzen die Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa.

Baliabidea
Mikelen ohar-koadernoa
Irakasleak
Ikasleak

Mikelen ohar-koadernoa

"Auzokide berriak" 11 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arrazakeria saihesteko komikiaren personaien aurkezpena da.

Baliabidea
Eskola denentzat
Irakasleak
Familiak
Ikasleak

Eskola denentzat

Zintzo-mintzo… eskubideak eta betebeharrak lantzeko proposamena parte-hartzerako hezkuntza-programako istorio biziduna, enpatiari buruzkoa.

Baliabidea